Larunbateko gertaeren inguruko gaitzespen oharra

1969-12-31T00:00:00+01:00 1969-12-31T00:00:00+01:00 1969-12-31T00:00:00+01:00
Larunbat gauean semaforoan geldi zegoen auto baten kontra 5 metro inguruko altueratik Espaloia Kafe Antzoki barruan gordeta zegoen mahai bat bota zuen norbaitek. Gertaera hau gogor salatzearekin batera, honakoa adierazi nahi du Elgetako Udalak: - Kaltetuei elkartasuna eta behar dutenean laguntzeko gure prestutasuna adierazi nahi dizkiegu. - Ez da inolaz ere onargarria jai giroa gaiztotuz elkarbizitza zapuztu eta ingurukoak arriskuan jartzea. - Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu.