Landa eremuko zentro balioanizduna Elgetan

2002-12-17T16:40:00+01:00 2002-12-17T16:40:00+01:00 2002-12-17T16:40:00+01:00
Zentroak tutoretzapeko etxebizitza eta eguneko zentro bana izango ditu. Dena aurreikusi bezala joanez gero zentroa datorren udarako martxan egongo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 66 mila euroko dirulaguntza eman dio Udalari, eta honek beste horrenbeste diru jarriko du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 66.576,15 euroko (11.077.399 pta.) dirulaguntza eman dio Elgetako Udalari landa eremuko zentro balioanizduna martxan jartzeko.

Elgetako landa eremuko zentro balioanizduna Domingo Iturbe kalean jarriko da, eta bi solairu izango ditu:

  • Goiko solairuan, kaleko kotan, tutoretzapeko etxebizitza bat jarriko da. Etxebizitza honek 3 logela, sukaldea, egongela eta abar izango ditu.
  • Beheko solairuan eguneko zentrua jarriko da, eta honek egoteko zona nagusi bat izango du, biltegia, bainugela, bulego balioanizduna, jangela eta abar.

Instalazio eta lanen kostua 132.223 eurokoa (22.000.000 pta) izango da, eta udaletxeak 2003ko aurrekontuetan 66.577 euro (11.077.481 pta.) gastatzea aurreikusten du.

Lanak 2003ko lehen hiruhilabetean hasiko lirateke, eta 3 edo 4 hilabetean amaitu.