Jesus Gutierrezek idatzi du liburua eta egilea bera egongo da aurkezpena baino lehen, 19:30ean, liburuak sinatzen.
Orrialde kopurua: 331
Liburuaren prezioa: 10 euro aurkezpenaren egunean; gero, 20 euro.
Liburuaren edukia
Liburuak sei kapitulu eta zortzi eranskin ditu:
1.- Errepublika garaiko egoera Eibarren eta Elgetan.
2.- Gerraren sorrera: Defentsarako Juntak antolatzen dira, boluntarioak batzen, batailoiak eratzen, jangelak antolatzen...
3.- Hainbat atal ditu kapitulu honek: Elgetako Estatutua -Intxortako borrokarekin batera sartu zenez indarrean, hala deitu zitzaion-, mugimendu militarrak , errepresioa, industria -Eibarko tailerretatik errekisatu zen makinaria- eta azkenik, eliza. Kapitulu mardul honek frontea Eibarren eta Elgetan ez atzera ez aurrera egon zen sasoia islatzen du: bando bakoitzaren posizioak, Akondia, Asentzio, Intxorta, Arrate, Santa Kruz..., ebakuazioak.
4.- Azken erasoa: zazpi hilabetez iraun ondoren, apirilaren 24an, nazionalak Elgetan sartu ziren; Eibarren hurrengo egunean.
5.- Eibar erori ondoren gerraren jarraipena azaltzen da: Eibarko batailoien ibilbidea: batzuk Bilbo defenditzen, beste batzuk Alberiquera, Santanderrera, Frantziara...
6.- Seigarrena errepresioari dagokio eta atal batzuetan dago banatuta.
Liburua beste zazpi eranskinekin osatzen da: Amuategi batailoiaren zerrenda dugu hurrena, Eibarko fronteko erakunde politiko eta sindikaletako boluntarioak, Euskadin hildako gudarien eta milizianoen zerrenda, Bergarako epaitegiaren heriotza-aktak, Deustura eramandako industrien zerrenda. VI. eranskinak interes berezia du, izan ere, José Luis Valenciaga eibartarrak Eibar eta Elgetako frenteetan erabilitako armen xehetasun guztiak ematen baititu, eta, azkenik, bibliografia.