Kzgunea eta webgunea martxan dira dagoeneko

2002-10-23T10:56:00+02:00 2002-10-23T10:56:00+02:00 2002-10-23T10:56:00+02:00
Azaroaren 10ean Udaleko webgune berria aurkeztu zuten. Biharamunean KZgunea zabaldu eta interneten inguruko ikastaroak hasi ziren.

Kzgunean eskaintzen diren ikastaroak 18 urtetik gorakoentzat dira. Bereziki, erretiratu, etxeko andre, iraupen luzeko langabetu eta ikasketa-maila baxuak dituzten langile aktiboei zuzendutakoak. Ikastaro guztiak dohain dira eta parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena. Azaroan goizez izango dira ikastaroak, 9:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00etara. Abenduan berriz arratsaldez izango dira, 16:00etatik 18:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Luzapen desberdineko ikastaroak emango dira Elgetako Kzgunean, bata 22 ordutakoa eta bestea 10 ordutakoa. 10 ordutakoa 45 urtetik gorakoentzako pentsatuta dago, eta ikastaro hori egin ostean 22 ordutakoa egiteko aukera ere izango dute. Bi ikastaro hauetaz gain, gai konkretuen gaineko informazioa interneten bilatzeko ikastaroak ere emango dituzte.

Kultur-etxean kokatuko da Kzgunea eta lehen bi hilabeteetan ikastaroen ordutegian egongo da zabalik. Orain arte gela hau erabiltzen zutenentzat (alkoholiko anonimoak, ludotekako umeak... ) gela bat gertatuko da eskola zaharretan.

Webgune berriaren aurkezpena azaroaren 10ean, eguerdiko ordu batean aurkeztu zen Elgetako webgune berria. Internet bidez herriaren gaineko informazioa jasotzeko aukera ematen digu webguneak. Goienak diseinatu duen webguneak zenbait berritasun ditu. Atal finkoa du, bertan, herriaren historia, egin daitezken ibilbideak, telefono interesgarrienen gida, pleno eta batzordetako aktak izango dira besteak beste.

Webgunea guztiz dinamikoa izango da. Bertan udalean sortzen diren notiziak azaltzen dira. Etxeko posta elektronikoan notiziak jasotzeko aukera ere ematen du webguneak.