Kutxak 50.000 euro eman ditu Elgetako Eguneko Zentroarentzat

2005-03-15T16:45:00+01:00 2005-03-15T16:45:00+01:00 2005-03-15T16:45:00+01:00
Martxoaren 14an, astelehena, Kutxak 50.000 euro eman zizkion Elgetako Udalari ekitaldi batean, Eguneko Zentroko lanak ordaintzeko. Udalak eskatutako laguntzen ondorioz, lanen kostu osoa Diputazioaren eta Kutxaren artean ordaindu dute (167.104 euro, guztira).

1.- Proiektuaren deitura

Elgetako Nagusientzako Herri Zentroa, erabilera anitzeko zentro bat da. Zentro honek autonomoak diren hirugarren adinekoentzat tutoretzapeko etxebizitza eta ezinduentzako eguneko zentroa ditu.

2.- Kokapena

Zentro hau Elgetako Domingo Iturbe 9, behean eta azpi-behean dago kokatua: beheko solairuan tutoretzapeko etxebizitza eta azpi-behean eguneko zentroa. Bi zerbitzuak elkarrekin egoteak dituen abantaila nagusiak, bietako zerbitzuak erabili ahal izatea da sortzen diren kasuetan.

3.- Deskribapena

Eguneko zentroa

Azpi-beheko solairuan dago kokatua, ondorengo zerbitzuekin:

  • Komun egokitua
  • Egongela-jangela
  • Bulegoa
  • Biltegia + garbiketa gela
  • Sukaldea, tutoretzapeko etxebizitzakoa erabiliko da.

Astelehenetik ostiralera dago zabalik ( jai egunak izan ezik), eta ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:

  • Gizarte arreta
  • Arreta pertsonala:
    • Adinekoen garbiketa pertsonala ziurtatzeko bainu geriatrikoa dago.
    • Jangela zerbitzua ( bazkaria eta askaria )
    • Arropak garbitu eta zaintzea, beharrezkoa ikusten den kasuetan.
    • Laguntasuna
  • Sozializazioa eta parte hartzea

Tutoretzapeko etxebizitza

Beheko solairuan dago, ondorengo zerbitzuekin:

  • Banakako 3 logela
  • Sukaldea
  • Komuna
  • Egongela

Eguneko zentroak eskaintzen dituen zerbitzuez gain, tutoretzapeko etxebizitzak ondorengo berezitasunak ditu:

  • Etxebizitza eta mantenua: bakoitzak logela indibiduala, telealarma, jatorduak.
  • Osasuna: tratamenduen jarraipena, botiken kontrola
  • Eguneroko bizitzako ekintzak indartu
  • Banakako gizarte lana, beharrezkoa denean.

4.- Kostua

Kostua

Obra (Kontrata): 114.700,40 euro

Ekipamendua: 52.434,47

GUZTIRA: 167.104,51

Sarrerak

Foru Aldundia: 117.104,51

Kutxa: 50.000,00

GUZTIRA: 167.104,51

5.- Erabilera

Tutoretzapeko etxebizitzak 3 plaza ditu eta eguneko zentroak 7 plaza. Momentu honetan etxebizitzako 3 plazak libre daude, baina eguneko zentroko 7 plazetatik 6 beteak daude.

6.- Prozesua

Zentroa 2004ko uztailean inauguratu zen, eta horren ondoren, zerbitzua esleitzeko lehiaketa prozesua hasi zen, eta Biharko Gipuzkoa enpresari esleitu zitzaion bere erabilera.

Erabiltzaileentzako 2004ko azaroaren 12an zabaldu zen zentroa lehen aldiz. Hasieran, eguneko zentrora 4 pertsona etortzen hasi baziren ere, momentu honetan 6 etortzen dira.

7.- Balorazioa

Epe labur honetako gure balorazioa oso positiboa da, Elgeta bezalako herri txiki batean, herritarrei zerbitzu hau eskaintzeko aukera izatea oso ona dela uste baitugu, alde batetik. Eta bestetik, hain denbora gutxian eguneko zentroan 7 plazatik 6 beteak egotea datu baikorra dela uste dugu.