Kultur eskaintza

2006-05-19T13:08:00+02:00 2006-05-19T13:08:00+02:00 2006-05-19T13:08:00+02:00
Datozen egunotarako zenbait kultur ekitaldi izango dira Elgetan. Hemen dituzue zerrendatuta:

Trikitixa jaialdia egingo da zapatuan

Maiatzaren 20an, zapatuan egingo da trikitixa jaia. Espaloia Kafe Antzokian izango da, 22:30ean. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera trikitilarien kalejira izango da herriko kaleetan.

Auto klasikoen eta kirol-automobil historikoen 2. kontzentrazioa

Maiatzaren 21ean, domekan, izango da auto klasikoen eta kirol-automobil historikoen kontzentrazioa. Autoak plazan izango dira ikusgai 17:00ak arte.

Etiopian zehar oinez ikus-entzunezkoa Espaloian

Maiatzak 25, osteguna, eskainiko dute ikus-entzunezkoa. Espaloia Kafe Antzokian izango da, 20:00etan.