Kuadrilen eguna ekainaren 8an ospatuko da

2013-06-07T11:10:00+02:00 2013-06-07T11:10:00+02:00 2013-06-07T11:10:00+02:00
Datorren ekainaren 8an, ospatuko da V. Koadrilen Eguna. Gisatu lehiaketa, argazki maratoia eta bazkari herrikoia egongo dira, besteak beste.

Egitaraua

10:30 Gisatu lehiaketa

11:00 Umeentzako puzgarriak eta gaztetxoentzako argazki maratoia

14:30 Gisatu lehiaketaren sari banaketa. (Sariak: irabazleak 75 euro eta garaikurra. Bigarrenak 40 euro eta hirugarrenak 25 euro.)

14:30 Plazan, Bazkari herrikoia (udaletxeak mahaiak eta aulkiak ipiniko ditu)

17:00 Plazan Erromeria Luhartz taldearekin.

19:00 Bits festa (ondoren erromeriak jarraituko du).