Korrikaren aldeko ekintzak asteburuan

2003-04-02T11:28:00+02:00 2003-04-02T11:28:00+02:00 2003-04-02T11:28:00+02:00
Hainbat ekintza antolatu dira Korrika dela-eta. Herrian bertan izango dira antzerki lan bat, magia ikuskizuna, korrika txikia, umeendako txokolatada etab. Ekitaldiak zehatzako irakurri ditzakezu hitzorduetan zein albiste honen jarraian.

Korrikaren aldeko ekintzak asteburuan:

  • Zapatuan, apirilak 5, antzerkia izango da Espaloia aretoan: “Kutsidazu bidea Isabel”. Sarrera 6 euro izango da, eta bertan egunean jarriko dira salgai. Txarteldegia ordu bete lehenago zabalduko da. Taberna ere zabalik izango da Espaloia aretoan.
  • Domekan, apirilak 6, Txan magoaren emanaldia izango da Espaloia aretoan. Sarrera 5 euro izango da. Korrikarako emanaldi berezia atondu du Txan-ek.
  • Astelehenean Korrika txikia egingo da arratsaldean herrian, eta gero, Elgetak erosi duen kilometroa egitera joango gara Kanpazarrera.

Udaletxeak 1800 euroko laguntza eman du Korrikako ekitaldi horietarako.