Korrika 19ko argazkiak eta bideoak

2015-03-25T17:13:00+01:00 2015-03-25T17:13:00+01:00 2015-03-25T17:13:00+01:00
Bergaratik, alpadan gora neketsuan eraman zuten lekukoa elgetarrek astelehenean. Gipuzkoako azken kilometrora arte, poza eta euskararen aldeko oihuak zabaldu ziren Elgetan astelehenean.

 

Bergara eta Elgeta arteko mugarriaren parean hartu zuten astelehenean Korrikako lekukoa elgetarrek, 12:35ak aldera. Goibeko euskara elkarteak hartu zuen eta hiru izan ziren lekuko eramaleak: Batirtze Arantzabal, Iban Retolaza eta Iban Arantzabal. Aldatzan gora ere euskararen alde oihukatu dute korrikalariek.

Altube baserritik gora Elgetako lau elkarte gastronomikoek hartu zuten Korrikaren lekukoa: Intxorta, Ozkarbi, Mendi Mendian eta Gure Borda elkarteak. Lekukoa eraman zuten Jabier Larrañagak eta Eider Etxanizek.

Ia herriguneraino eraman zuten Korrika eta bertan Udalak hartu zuen lekukoa, Oxel Erostarbe alkatearen eskutik. Herriko plazarainoko bidea egin zuen Erostarbek, eta bertan Herri Eskolako umeek hartu zuten Korrikaren gidaritza.

Plazan, eskolako neska-mutikoak

Irati Arbuluk eta Amaiur Guridik hartu zuten lekukoa, eta bigarren mailatik gorako ikasleak sartu ziren Korrikan. Urduri eta pozik egin zuten kiroldegiko biribilgunerainoko tartea gaztetxoek.

Biribilgunean Maya eta Zero Zabor taldeek hartu zuten lekukoa, Mari Carmen Larrañagak, hain zuzen ere. Bizkairako bidean ipini zuten Korrika elgetarrek.

Baina bizkaitarrek lekukoa hartu aurretik, industrialdean, LAB sindikatuko elgetako ordezkariek altxatu zuten Korrikaren ikur nagusia. Ia bigarrengo errekaraino eraman zuten. Han Elgetako gaztetxeko ordezkari Kepa de Vegak hartu zuen. Berak egin zituen Korrikak Gipuzkoan egin dituen azken metroak.

 

nullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnullnull