Gomendio orokorrak:
- Eskuak sarri garbitu behar dira, desinfektatzeko produktuekin edo xaboiarekin.
- Eztul egitean ahoa besaurrearekin edo mukizapiarekin estali.
- Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
- Sintomak dituzten pertsonekiko metro bateko distantziara egon.
- Sintomak izanez gero, ez joan esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara edo zentro sozio-sanitarioak edo antzeko erakundeetara. Ahal den neurrian etxean gelditu. Helburua da ingurukoak ez kutsatzea.
- Arrisku-eremu batera joan den eta sintomak dituen orok etxean egon behar du, eta zenbaki honetara deitu: 900 20 30 50.