Konposta egiteko ikastaroa

2014-03-12T09:40:00+01:00 2014-03-12T09:40:00+01:00 2014-03-12T09:40:00+01:00
Datorren eguaztenean, martxoak 19, ikastaroa egingo da etxeko hondakin organikoarekin konposta nola egiten den azaltzeko. Parte hartu gura dutenek astelehena aurretik eman behar dute izena udaletxean. Ikastaroa 19:00etan izango da udaletxean.

Etxean sortzen duten hondakin organikoa kudeatzen duten elgetarrek %25eko hobaria izango dute hondakinen tasan.

Zalantzan dauden elgetarrak konpostatzaile izateko pausua ematera animatu gura ditugu.