Kiroldegiaren irekiera eta erabilpena

2006-04-24T10:33:00+02:00 2006-04-24T10:33:00+02:00 2006-04-24T10:33:00+02:00
Pilotaleku berritua ireki dute dagoeneko. Kirol zerbitzuak kiroldegiaren erabilpenerako zenbait ohar kaleratu ditu.

Apirilak 13- Maiatzak 1

Apirilak 13- Maiatzak 1

Pilotalekua:

Pilotalekua 10:00-21:30 bitartean zabalik egongo da egunero. 10:00-18:30 bitartean erabilera librerako da, beraz, ezingo da ordutegi horretan erreserbarik egin. Erreserbak, jokatu nahi den egun berean 18:30-21:30 bitartean egin daitezke. Erreserbak ordubetez soilik egin ahal izango dira astelehen-larunbata bitartean (asteartetan eta Elgetako 4 1/2ko txapelketa jokatuko diren partiduen ordutegian izan ezik). Erreserbak Bola-Toki tabernan egingo dira.

Aldagelak:

Pilotalekua erreserbatzen dutenek eta eskupilota txapelketan diharduten pilotariek soilik erabili ahal izango dituzte.

  • Gainontzeko kirol instalazioak (gimnasioa-sauna-squasha) itxita egongo dira .

Maiatzaren 2tik aurrera

  • Kirol instalazio guztiak normaltasunez erabili ahal izango dira.

  • Berriztatze lanak hasi aurretik pilotalekurako eta squasherako erreserbatutako orduak gordetzen dira. Horrela bada, maiatzaren 2tik aurrera erreserba eginda dutenek, erreserbatutako ordua erabili ahal izango dute.