Aurten ere, udal kirol zerbitzuak hainbat kirol eskaintzen ditu:
- Tai-Chi
- Yoga
- Aerobic - Fitness
- Mantentze gimnasia
- Edadetuentzako gimnasia
- Oinarrizko soin hezkuntza
- Dantza - Aerobic txiki
Izena emateko epea zabalik dago. Iraileko azken astean edo urriko lehenengoan hasiko dira ekintzak, eta jarduera hasi baino lehen eman behar da izena. Izena udaletxean (Kirol Zerbitzuan) nahiz Bola-Tokian eman daiteke.
Edadetuentzako gimnasia ez ezik, gainontzeko zerbitzuen ordainketak bankuen bitartez egingo dira. Edadetuek Bola-Tokian ordainduko dute.
Izenematearen edo ekintzen gaineko informazio gehiago duzue webgune honetan.