Kirol jardueren 'ate irekien' eguna, datorren astean

2015-09-24T11:37:00+02:00 2015-09-24T11:37:00+02:00 2015-09-24T11:37:00+02:00
Asteazken eta ostegunean (irailak 30, urriak 1) eskola kirola, jubilatuentzako gimnasia, mantentze gimnasia edo Gap, tonifikazio gimnasia eta 'spinning'-en ate irekiak izango dira. Probatu nahi duenak dohainik parte hartu ahal izango du, kiroldegian.
Kirol zerbitzu arrunta urriaren 5ean hasiko da, taldeak osatzeko nahikoa jende bada eta Zumba urriaren 7tik aurrera egin ahal izango da. 
 

Gaztelekuan, izenematea

Gaztelekurako, bestalde, izena eman daiteke jada udaletxean. Zerbitzu hau urriaren 3an jarriko da abian. Kuota hileko 25€koa da.