Udal kirol instalazioen egoera txarra dela-eta, Elgetako Udalak, 2004 urtearen buruan kirol instalazioak berriztatzeko proiektua enkargatu nahi du.
Baina, enkargua egin aurretik, herritarrekin eta bereziki herriko ordezkari politikoekin eta kirol eragileekin gai horren inguruan hausnarketa egin eta dagozkion ekarpenak jaso nahi ditugu.
Hori guztia dela-eta, martitzenean, ekainak 8, 21:00etan, liburutegian egingo den bilerara gonbidatzen zaitugu.