Kirol eskaintza anitza Udako Kanpainaren barne

2003-06-30T17:37:00+02:00 2003-06-30T17:37:00+02:00 2003-06-30T17:37:00+02:00
Aurtengo Uda Kanpainako kirol-zerbitzuetan izena emateko epea amaitu da. Hala ere, eskainiko diren zerbitzuetan parte hartzea nahi izanez gero, udaletxean eman daiteke izena uztailaren 7a arte (kontaktua: Oskar).

Hona hemen uda honetan izango diren ikastaroak:

1-. Aisialdia (3-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta):

  • Hasiera: uztailak 7, astelehena.
  • Tokia: eskola zaharreko lokaletan.
  • Ordutegia: 11:00 - 13:00.
  • Amaiera: uztailak 24, osteguna.

2-. Multikirola (7-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta):

  • Hasiera: uztailak 7, astelehena
  • Tokia: Bola-Toki, kiroldegiko gimnasioan.
  • Ordutegia: 11:00 - 13:00.
  • Amaiera: uztailak 24, osteguna.

3-. Aerobic txiki (7-12 urte bitarteko gazteei zuzendua):

  • Hasiera: uztailak 7, astelehena.
  • Tokia: Bola-Toki, kiroldegiko gimnasioan.
  • Egunak: astelehena, asteazkena eta ostegunetan.
  • Ordutegia: 18:00-19:00.
  • Amaiera: uztailak 24, osteguna.

4-. Aerobic (nagusi eta gazteei zuzenduriko zerbitzua):

  • Hasiera: uztailak 7, astelehena.
  • Tokia: Bola-Toki, kiroldegiko gimnasioan.
  • Egunak: astelehen eta asteazkenetan.
  • Ordutegia: 20:00-21:00.
  • Amaiera: uztailak 30, asteazkena.