Baso-pistetan baserritarrek eta lurren jabeek sangraderoak egiten dituzte baso-pistak behar bezala zaindu eta euria egiten duenean ura ubide horietatik joan eta pistak ez hondatzeko. Motorrek ubide horiek hondatu eta kalte handiak eragiten dituzte baso-pistetan. Era berean, motordunak baso pribatuetan ere ibiltzen dira hainbat kalte eginez. Udalak salaketa jarri du Bergarako Ertzainetxean, ertzainek Asurtza eta Goimendiko aldeak zaindu ditzaten,landa guneetan kalteak sortzen ari diren jokaera horiek desagertarazteko.