Kendu egingo dira usoak jendeak gura badu

2002-11-10T10:44:00+01:00 2002-11-10T10:44:00+01:00 2002-11-10T10:44:00+01:00
Dexente izan dira herritarren kexak usoak direla eta. Horregatik, Udala lantzen ari da gaia eta baliteke usoak kentzea erabakitzea ere.

Modu askotako kexak daude, baina batez ere honakoak dira gehienetan heltzen direnak.

  • Etxebizitzen lehioak zikintzen dituzte.
  • Teilatupen jartzen dituzte kabiak.
  • Kaleetako kableetan jartzen dira eta pasoan doan edozeinek "opari" eder bat jaso dezake.

Honegatik guztiagatik, gaiari buelta pare bat ematea erabaki du Udalak. Denbora tarte batean, iritziak jasoko dira. Iritziok helarazteko hemen zanpatu eta mezu bat bidali edo bestela Udaleko bulegoetan ere eman dezakezu zure iritzia.

Urte amaiera baino lehen erabaki bat hartzea gura da.