KDA Erabiltzen Ikasteko Kurtsoa (BBS Egiten Dakitenentzako)

2018-11-05T15:14:00+01:00 2018-11-05T15:14:00+01:00 2018-11-05T15:14:00+01:00
KDA Kanpo Desfibriladore Automatizatu (DEA gaztelaniaz) Erabiltzen Ikasteko Kurtsoa. Bihotz-Biriketako Suspertze BBS (RCP gaztelaniaz) egiten dakitenentzako.

 Elgeta Kardio-babestutako herria
       

Kanpo Desfibriladore Automatizatu publikoa jarri eta berau erabiltzeko pertsonak formatutako ditugu. Horrela Elgetako inguru gehiena babes dezakegu larrialdi kardiakorik gertatuz gero, larrialdi zerbitzuak iritsi artean eta bizirauteko aukerak handitu.

KDAa plazan kokatuko dugu, erraz iritsi ahal izateko tokian. Larrialdi kasuetan soilik erabili behar da. Formazioa bi fasetan emango da:
Lehenik Bihotz-Biriketako Suspertzean (BBS) ezagutza dutenekin egingo da. KDA erabiltzen ikasiko dute, BBSrekin batera. Bi teknika hauek bateratzen ezinbestekoa da. 2 edo 3 orduko saioak izango dira.

Bigarrenez, BBS teknika ikasteko eta lehen mailako balorazioa egiteko saioak izango dira, KDA erabili ahal izateko. Saio hauek 6 edo 8 ordukoak izan daitezke.
Eraginkorrak izango eta herria babestuko badugu, beharrezkoa da talde zabal batek teknika hauen ezagutza izatea.
Lehenengo saioak (BBS ezagutza dutenentzako) azaroaren 14an burutuko ditugu, 18:00etan hasita. Ordutegia moldagarria izan daiteke izena emandakoen arabera.
Hurrengo saioen inguruan informazioa zabalduko dugu, baina komenigarria izango litzateke interesatuek izena ematea udaletxean