Kantu zein dantzarako eguna, domekan

2015-05-15T14:03:00+02:00 2015-05-15T14:03:00+02:00 2015-05-15T14:03:00+02:00
Debagoieneko Dantza eta Kantu Eguna ospatuko da Elgetan domekan. Eskualdeko kantu zaleen asmoa da egun honek jarraipena izatea hurrengo urteeetan herriz herri txandaka eginez.

Aurre ikusten da domekan 150 kantu zale etorriko direla Elgetara. Konfirmatu dute etorriko direla hurrengo kantu taldeek:

  • Eibar: Eibarko Kantu zaleak eta Kaletan Kantuz.
  • Arrasate: Portaloi.
  • Aretxabaleta: Basotxo.
  • Bilbo: Dantza zaleak.
  • Elgeta: Elgeta kantuan.


Herri guztietako kantu zaleekin batera musika jotzen Balmasedako “Nafarroako kanta taldea” arituko da kalez kale.

EGITARAUA:

12:00: Harrera plazan.
12:15 - 13:00: Animazioa plazan “Nafarroako kanta taldea”ren eskutik.
13:00: Kantuan kalez kale.
15:00: Bazkaria Espaloia Kafe Antzokian. Ondoren kantu herrikoiak Jose Gardoki eta Beñat Leanizbarrutiarekin.
18:00: Herrixa Dantzan Jainaga eta Narbaizarekin.

Udaletik elgetar guztiak gonbidatu gura ditugu kantura etortzera. Letrak banatuko dira.