Kaleko zabor-ontziak aldatzen dihardu Udalak

2013-10-30T12:40:00+01:00 2013-10-30T12:40:00+01:00 2013-10-30T12:40:00+01:00
Elgetarrek kalean hondakinak sailkatuta batzeko aukera izateko pausuak ematen ari da Elgetako Udala. Kiroldegian, plazan, Maalako parkean eta eskola aurrean zakar-ontzi berriak ipiniko dira eta beste guneetan orain arte zeudenak berrerabiliko dira bakoitzean bota daiteken hondakina zein den zehaztuko delarik.