Diapositiba emanaldiaren izenburua "Eskaladak eta paisaiak Estatu Batuen kostaldean" da.
Laburbilduz, Amerikako Estatu Batuetara egin dituen bost bidaien sintesi bat da. Bere eskalada-gune ugarien gainbegirada labur bat, hango paisaia zoragarriak ahaztu gabe baina. Proiekzio honek AEBko mendebaldeko Parke Nazionalak ditu gai nagusitzat:
- Yosemite.
- Joshua Tree.
- Death Valley.
- Arches National Park.
- Canyonlands.
- ...
Baina eskalatzaile baten ikuspegitik dago garatuta, bertako edo inguruko hainbat gunetan ateratako eskalada-irudiak txertatzen baititu.