Jose Mari Carrere ipuin kontalaria liburutegian

2003-11-12T08:55:00+01:00 2003-11-12T08:55:00+01:00 2003-11-12T08:55:00+01:00
Hilaren 14an, barikuan, Jose Mari Carrere ipuin kontalaria izango da Elgetako liburutegian. "Izena duen guztia da" edo euskaldunak ipuinen herrialde miresgarrian izeneko emanaldia eskainiko du. Hamar urtetik gorako gazteei zuzenduta dago ipuin kontaketa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Ipuin kontalari ezaguna dugu Jose Mari Carrere. 1992. urtean hasi zen lan horretan eta harrezkero hainbat lan plazaratu ditu: "Bazen behin...", "Mingain haragia", "Igurtzi nazazu, berriro, laztana", "Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka", "Kontu kontari hori bai bizitzea" eta Elgetan aurkeztuko duena, "Izena duen guztia da".

Gazte eta helduentzat kontatzen ditu ipuinak bereziki, kultur etxe, taberna, gazte lokal, antzoki eta horrelakoetan.

Jose Mari Carrereren gaineko informazio gehiago duzue www.galtzagorri.org webgunean.