Jendetza batu zen atzo errekreazio historikoa ikusteko

2013-04-29T12:39:00+02:00 2013-04-29T12:39:00+02:00 2013-04-29T12:39:00+02:00
1937ko apirileko bonbardaketaren simulazioa egin zen atzo eguerdian, Intxortako Atean; Elgetako Udala eta Intxorta 1937 Elkarteak gidatuta. “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez” lelopean jasotako ekitaldi nagusiak harrera ona izan zuen, besteak beste, bertaratu den ikusle kopurua aintzat hartuta – 700dik gora, bertakoen arabera–.