Javier Madrazo Elgetan

2008-01-03T08:31:00+01:00 2008-01-03T08:31:00+01:00 2008-01-03T08:31:00+01:00
Urtarrilaren 2an Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazo izan da Elgetan, laster egiteko diren urbanizazio obra eta hainbat proiekturi emandako diru laguntzak aurkezteko.

Hauek dira diru laguntzak jaso eta egingo diren lanak:

  • Salbador kalea urbanizatzea: 276.663 euroko diru laguntza.
  • Artekaleko ur hornidura egitea: 103.446 euroko diru laguntza.
  • Torrezahar urbanizatzeko proiektua: 3.071 euroko diru laguntza.

Aurkezpenaren ondoren, Salbador kalea ikusten izan da, hilabete honetan hasiko diren lanen nondik norakoa bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

Egingo diren lanen artean daude zerbitzu sarea berriztatzea eta kalea oinezkoentzako bakarrik jartzea.