Jai batzordearen bilera eta hitzaldia

2004-03-18T11:40:00+01:00 2004-03-18T11:40:00+01:00 2004-03-18T11:40:00+01:00
Jai batzordearen bilera izango da martxoaren 22an. Bestalde, Patziku Perurenak "Koloreen eta zenbakien tratamendua euskal usarioan" izenburupeko hitzaldia eskainiko du martxoaren 25ean.

Jai batzordearen bilera

Martxoaren 22an, 21:00etan jai batzordearen bilera izango da udaletxean.

Hitzaldia

Patziku Perurenak "Koloreen eta zenbakien tratamendua euskal usarioan" izenburupeko hitzaldia eskainiko du. Elgetako liburutegian izango da martxoaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan.