Jabier Madrazo Elgetan izan da

2006-06-15T17:08:00+02:00 2006-06-15T17:08:00+02:00 2006-06-15T17:08:00+02:00
Gaur, osteguna, ekainak 14, Jabier Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburua Elgetan izan da.

Udaletxean Bizigune programa sinatu du sailburuak eta Elgetako alkateak Patxi Basaurik.

Ondoren, Torrealdean (8 sektorean) lehen harria jarri dute babes ofizialeko etxebizitzetan: 12 etxebizitzako bloke 1 eta 8 etxebizitzako beste bloke 1.

Aurreikuspenen arabera, etxeok 2007ko azaroan emango dira. Etxebizitza bakoitzaren bataz besteko kostua garajea eta trastelekua barne 1.024 eurokoa izango da (17 milioi pezeta).