Irailaren 13an ekingo dio ludotekak ikasturteari

2021-09-01T10:01:35+02:00 2021-09-01T10:01:35+02:00 2021-09-01T10:01:35+02:00
Covid19aren kontrako neurriekin ekingo dio aurten ere ludotekak ikasturteari. Taldek ahalik eta egonkorrenak izate aldera, ikasturte osoko eta hiru hileko bonuak soilik egin ahal izango dira, eta izen-emate kopuruaren arabera erabakiko da hezitzaile kopurua.

Ordutegia astelehenetik barikura 16:00etatik 19:00etara artekoa izango da, eta bonuen salneurria 280€ ikasturte osorako eta 120€ hiru hilabeterako bonua. Familiaren errentaren arabera %70erainoko hobariak daude.

Izena emateko orria