"Iparraldea bertan"
Debagoieneko eta Iparraldeko kulturak elkar ezagutzeko asmoarekin, datorren apirilaren 21etik maiatzaren 1era kultura hamabostaldia egingo da Debagoienean. Musika emanaldiak, errezitaldiak, antzerkiak, dantzak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira Debagoieneko herrietan.
Iparraldeko literaturaren gainean, mahaingurua egingo da Elgetan. Parte hartzaileak: Itxaro Borda (hizlari) Pier-Por Berzaitz (kantari) eta Karlos Jimenez (piano jolea). Arratsaldeko 19:00etan. Elgetako kultura etxean.