Intxortako frontearen 81. urteurrena dela eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Elgetako Udalak

2017-09-26T16:55:00+02:00 2017-09-26T16:55:00+02:00 2017-09-26T16:55:00+02:00
Urriaren 4an 81 urte beteko dira Intxortan faxisten aurrerapena gelditu zela. Erresistentzia hura biziki garrantzitsua izan zen, historiako lehen Eusko Jaurlaritza sortzea ahalbidetu baitzuen, Elgetako Estatutua deitutakoaren bitartez.

 

   Urriak 4, asteazkena:

Goizean, erresistentziaren 81. urteurrenean, Elgetako Udalak frankismoaren krimenen aurkako bigarren kereila tarteratuko du Bergarako Epaitegian.

18:30ean Leyre Arrieta historialariaren hitzaldia udaletxeko Areto Nagusian: “Lehen Eusko Jaurlaritza. Bilbo: 1936- 1937”.

     Urriak 5, osteguna:


18:00etan Intxortako Atean: Pablo Beldarrainen “Historia Crítica de la Guerra en Euskadi” liburuaren 2. edizioaren aurkezpena I.K.E. 1937ren eskutik. 

     Urriak 6, ostirala:


18:30ean Pascual Askasibar holokaustoko biktima elgetarraren erlojua Euskal Memoria Historikoaren Interpretazio Zentroan jartzea.

    Urriak 8, igandea:


10:00etan Doako bisita gidatu antzeztua. Izen- ematea urriak 6 baino lehenago: turismoa@elgeta.eus