Intxortako erresistentziak 80 urte

2017-03-28T17:38:00+02:00 2017-03-28T17:38:00+02:00 2017-03-28T17:38:00+02:00
Badira urte batzuk Elgetako Udalak Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin batera indar frankisten aurkako erresistentzia oroitzeko ekimenak antolatzen dituela. Aurten ere, ekitaldiz betetako aste-bukaera berezia prestatu dugu.

Apirilak 20, osteguna

19:30 “Memoriaren ganbaratik” dokumentala, Elgetako Udaletxean

 

Apirilak 21, ostirala

18:30 Robert Egby eta Nicholas Rankin idazleen hitzaldia, Elgetako Udaletxean

 

Apirilak 22, larunbata

12:30 Antzerkia 43º13'44''N, Elgetako Udaletxean

18:00 Bisita gidatua, Elgeta gerra garaian

18:30 Antzerkia 43º13'44''N, Elgetako Udaletxean

19:30etatik aurrera Orkresta elektrotxaranga kaleak girotzen

 

Apirilak 23, igandea

10:00 Ongietorria eta hamarretakoa plazan  

10:15etik aurrera, Elgeta duela 80 urte antzezpenak

11:00 Gudari eta milizianoak frontera

11:30 Intxortako borroken errekreazio herrikoia

12:15 Martxa Elgetara: Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez

13:00 1936-37ko gudan faxismoak eraildako elgetarrei omenaldia frontoian.

14:30 Bazkari herrikoia

 

·         Egun osoan zehar Condor Legioaren erakusketa eta IV. Azoka Memorialista