Intxortako Erresistenteen Eguna ospatuko da apirilaren 19an Elgetan

2015-04-01T12:53:00+02:00 2015-04-01T12:53:00+02:00 2015-04-01T12:53:00+02:00
Bizi diren gudari, miliziano eta errepresaliatuen senitartekoei omenaldia egingo zaie apirilaren 19an Elgetan. Besteak beste, oroigarri moduan, Iñigo Arregik egindako burdinazko eskultura jasoko dute gerran aritu eta bizi diren 13 euskal erresistentek.

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak; Memoria Historikoaren alde lan egiten duten euskal erakundeek; sindikatuek eta alderdi politiko historikoek, eta Elgetako Udalak, eskualdeko eta inguruko beste udal batzuekin batera, bat egin dute erresistentzia hartatik bizirik irten ziren pertsonak omentzeko.

Besteak beste bazkaria egingo da egun horretan, apirilaren 19an, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 15era arte. 13 euro da prezioa.

Bestalde, asteburuan zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira eta lo egiteko ere hainbat aukera izango da.

Egitaraua

Apirilak 18, zapatua:
18:00: Elgetako kaleak gerra sasoian bisita gidatua.
18:00: Kalejira Antifaxista orkestra elektro txarangarekin.
20:00: Memoriaren eguna kontzertua Espaloian (Sare Antifaxistak antolatuta).

Apirilak 19, domeka:
10:30: Harrera.
11:00: Gudarien igoera trintxeretara.
11:30: Errekreazio herrikoia Intxortako atean.
12:30: Martxa Elgetara.
13:00: Bizi diren gudari eta milizianoei omenaldia plazan.
15:00: Bazkaria.

Egun guztian zehar:
Memoria Historikoko taldeen materialaren azoka; trikitilariak; Mugarik gabeko txuntxuneroak; puzgarriak, umeen gunea e.a.

Asteburuan zehar:
Autokarabanen kontzentrazioa, kanpaldia egiteko gunea, bisita gidatuak…

Bazkaria

Bazkarirako izen ematea zabalik dago:

Prezioa: 13 euro.
Epea: Apirilaren 15a da azken eguna izena emateko.

Menua:

  • Entsalada mistoa.
  • Oilasko paella.
  • Flana.
  • Kafea.
  • Ardoa, ura eta sagardoa.

Lo egiteko lekuak

Autokarabanen topaketa
Lekua gordetzeko: secretaria.sorbeltz@gmail.com


Kanpaldi librea
Lekua gordetzeko: danonartian@elgeta.net


Elgetako landetxeak:

MAIALDE HOTELA. San Roke kalea 26
943 78 91 07
www.casaruralmaialde.com

BARRENENGUA LANDA-ETXEA. Egoetxeaga 22
943 76 82 21
www.nekatur.net/barrenengua

EGUZKITZA LANDA-ETXEA. Larragibel 83
943 78 90 84 edo 679 41 66 97
www.nekatur.net/eguzkitzaelgeta