[GOIENA.EUS-en argitaratutako albistea]
Ekitaldi hunkigarria
Intxortako borrokaldien errekreazioan parte hartu zuten eta garaipena eskuratu zuten gudariak, omenduen aurrean jarrita eman ziote hasiera ekitaldiari. Txalo artean jaso zituzten herriko plazan errekreazioan parte hartu zuten gudariak, eta ondoren, bertsoen txanda iritsi zen. Bertan memoria historikoa berreskuratzeak daukan garrantzia azpimarratu zuten bertsoen bitartez eta poesia bat ere irakurri zen. Horren ostean, omenaldia jaso zutenak izan ziren protagonista.
Banan-banan banatu zizkieten omenduei Iñigo Arregik egindako eskulturak, eta pozik jaso zituzten. Omenduetako gudari batzuk euren eserlekuetatik altxatu ere egin ziren eskultura jasotzerako orduan eta ikus-entzuleek txalo zaparradekin erantzun zieten. Omenduak hunkituta egon ziren eta baita euren familia artekoak eta herritarrak ere. Negar malkoren bat erori zitzaionik ere izan zen herriko plazan.
Garai latz horiei buruz hitz egiteko ere aprobetxatu zuten momentua omendu batzuek, eta gudari izandako aitaita hilda daukaten beste batzuk, berriz, han zueden gudarien eta milizianoen artean, euren aitaitaren batailoiko norbait ezagutzeko gogoz joan ziren. Momentu historikoa bizi ahal izan zen Elgetan.