Intxortako Atea eskulturan pintadak egin dituzte ezezagun batzuk

2008-04-07T16:42:00+02:00 2008-04-07T16:42:00+02:00 2008-04-07T16:42:00+02:00
Eguaztena eta eguena artean, Intxortako Atea eskulturan pintadak egin dituzte ezezagun batzuk. Intxortara bidean dagoen gudarien omenezko harria apurtzen ere saiatu dira.

Elgetako Udalak gogor kritikatu ditu egin dituztenak eta pintadak. Dagoeneko eskulturaren egilearekin harremanetan ipini da garbiketan erabili beharreko produktuak zehaztu eta lehenbailehen garbiketa lanak egiteko.