Osasun publikoko larrialdi-egoeran gaude Covid-19ren ondorioz, eta egoera ahulenean dauden pertsonen prebentzioa eta arreta bermatzeko abian jarritako neurriak berregokitzera behartzen gaitu larrialdi-egoera honek. Hala nola, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eraginpean dauden emakumeei eta haien seme-alabei eskainitako baliabideak eta zerbitzuak. Beraz, funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei zuzendutako larrialdi-baliabideak eta -zerbitzuak mantentzen direla ziurtatzea, eta horren barruan sartzen dira premiazko arreta- eta harrera-zerbitzuak.
Bizitzen ari garen salbuespen-egoera dela eta, baliabideak eta zerbitzuak beharrezko egokitzapenekin mantenduko dira.