Inauterietako makillaje ikastarorako izena emateko epea zabalik

2008-01-17T16:36:00+01:00 2008-01-17T16:36:00+01:00 2008-01-17T16:36:00+01:00
Elgetako Udalak Inauterietako makillaje ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea urtarrilaren 23a bitartean zabalik dago. Hemen ikastaroaren gaineko xehetasunak:

Ikastaroko saioak

Ikastaroko saioak

  • Urtarrilaren 23an, 8-11 urtekoentzat.

  • Urtarrilaren 24an, 12-14 urtekoentzat.
  • Urtarrilaren 25ean, 14-16 urtekoentzat.

Saio horiek kultur etxean izango dira 17:00etatik 18:30era.

Urtarrilaren 28an, helduentzako saioa, 19:00etatik 20:30era, Kultur etxean izango da.

Oharra

Parte hartzaileek ispilua ekarri beharko dute, gainontzeko materiala udalak jarriko du. Aurpegia makilatzeko eredu batzuk landuko dira, baina, norbaitek gauzaren bat pentsatuta badauka hori ere egin ahal izango da.

Izena emateko: udaletxean, urtarrilaren 23ra arte.