Elgetan barikuan ospatuko dira aratuzteak, azkenengo urteetan egin den moduan. Aurten ez dakigu txorizoak, hippiak, pailasoak... edo zer ikusteko aukera izango dugun. Hala eta ere, itxura denez, ihauteri dantzak ere izango dira. Horretarako, aurrez ikasi behar. Hauxe informazio zuzena:
- Hasiera: urtarrilak 30, barikua.
- Ordua: 19:30ean.
- Lekua: kiroldegian.
- Zeinentzako: gazte, nagusi, heldu...
- Irakaslea: Miren Atxotegi.
- Oharra: Ikastaroa doan izango da.