Eguna: maiatzaren 17an, zapatua, 10:00etan
Izenematea maiatzaren 13a baino lehen, udaletxean.
Edukia
Egitura teoriko-praktikoa duten ikastaro hauek 4 orduko iraupena dute. Ikastaroen eduki-aurkibidea hauxe da:
Eskola praktikoa
Aurretiaz finkatutako ibilbidetik ibiltzen dira ikasleak, eta erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtzen dira.
Eskola teorikoa
Gidatze ekonomikoaren gakoak azaltzen zaizkie ikasleei, ikasle bakoitzari ematen zaion eskuliburuak dakartzanak.
Eskola praktikoa
Ikasleek lehengo ibilbide bera egiten dute berriro, eskola teorikoan jasotako azalpenak kontuan hartuta eta erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtzen dira.
Azken ondorioak
Bi ibilbideen arteko emaitzak aztertzen eta konparatzen dira eta erregaiaren zein diruaren aurrezpena kuantifikatzen da. Horrekin batera, saihesten den CO2 emisioen kantitatea neurtzen da.
Abantailak
Era horretan, gidatze eraginkorrak dituen onura edo abantaila hauek ikusi eta egiaztatu ahal ditu ikasleak:
- Erregaiaren kontsumoaren eta CO2aren emisioen murrizketa.
- Istripuak izateko arriskua askoz txikiagoa da, estresa gutxitzen baita.
- Aurreztea mantentzearen kostuetan: balaztak edo frenoak, lozagia, abiadura-kaxa, etab.
- Hori guztia denbora gehiago eman gabe ibilbidean eta erosoago gidatzen.