1.- Izen ematea doan izango da 10:00ak eta 10:30ak bitartean egingo da.
2.- Edozein pertsona eta elkartek hartu dezake parte.
3.- Parte hartzaile bakoitzak kazola bakarra aurkezteko aukera du.
4.- Kazola bakoitza, gutxienez, 10 lagunendako izango da.
5.- Kazolak Elgetako plazan gertatuko dira.
6.- Osagaiak: Okela eta patata. Saltsa bakoitzak gura dituen osagaiak eraibili ditzake.
7.- Kazola bakoitzaren puntua eta zaporea 0tik 10era puntuatuko dira eta itxura, berriz, 0tik 5era.
8.- Puntuazioa epaimahai hautatu batek emango du. Epaimahaia osatuko dutenen izenak lehiaketan zehar emango dira ezagutzera.
9.- Parte hartzaile bakoitzari izena ematean zenbaki bat emango zaio lapikoan jartzeko adierazgarri moduan.
10.- Puntuazioan berdinketa balego, zaporean puntu gehien lortutako lapikoa izango da irabazle.
11.- Kazolak 14:00etarako aurkeztuko dira.
12.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta 14:30ak aldera emango da jakitera. Ondoren sai banaketa egingo da.
13.- Tresna guztiak parte hartzaileak jarriko ditu.
14.- Sariak:
1.- 100 euro eta garaikurra.
2.- 60 euro.
3.- 30 euro.
Egitaraua
Hemen dituzue Gixau Lehiaketako oinarriak.