"Igandeetan piratek jai" antzezlana zapatuan

2005-02-02T12:50:00+01:00 2005-02-02T12:50:00+01:00 2005-02-02T12:50:00+01:00
Espaloia Kafe Antzokian egingo du Markeliñe taldeak "Igandeetan piratek jai" antzezlana. Eguna eta ordua: zapatua, otsailak 5. 17:00etan. Norentzat: lau urtetik gorako umeentzat gomendatua. Sarrera: 2 euro.

Sinopsia

Sinopsia

Ikuslea abentura honetan sartzen da neskato baten begietatik. Neskatoa eta amona bereizi egin behar dira amona erresidentzia batera joan baita. Neskatoa zain egoten da, igandea noiz helduko, egun horretan amona bisitatzera baitoa, eta, horretarako, pirata batzuk imajinatzen ditu, astean zehar beraiekin jolasteko eta "nabigatzeko", uhartez uharte.

Horrela, jolasaren bitartez eta imajinazioa erabiliz, piratek beraien altxorra aurkituko dute, eta neskatoari lagunduko diote amona dagoen igandetako "uhartera" egiten duen bidaian.

Antzezlanaren ezaugarriak

  • Ikusmen harridura bilatzen da, baita ere giro eta egoera desberdinak sortzea, oso elementu xumeen manipulazioaren bitartez: eskailera bat, sare bat, plastikoa eta goma-aparra.

  • Haurra emozioen mundura hurbildu nahi dute, eta bide batez, inguruko helduekin dituen harremanak sentitzen eta hobeto ulertzen lagundu.
  • Hori guztia, piraten abenturak kontatzen dizkiguten eleberri handien atmosferan oinarrituta. Ikuskizun dibertigarria, iradokitzailea eta ikusmen aldetik oso ongi zaindutakoa, haurrengana zein helduengana heltzeko.