Igandean Asentzio eguna ospatuko da

2003-05-30T12:41:00+02:00 2003-05-30T12:41:00+02:00 2003-05-30T12:41:00+02:00
Urtero egiten den jai hau Elgetako Gaztetxeak antolatzen du, eta Elgetako udalak 240,40 euroko diru-laguntza eman du. Ospakizunerako egitarau anitza prestatu dute. Baina hasteko, larunbatean Sei urte, Black Sheeps eta Urgabe taldeen kontzertua izango da gaueko 22:30ean.

Hau da igandeko egitaraua:

  • 9:30ean, mendi martxa hasiko da. Ibilbidea: Elgeta-Intxorta-Asentzio.
  • 11:00etan Asentziora heldu eta “Gure Bordakoan” salda eta txorizoa dastatzeko aukera egongo da.
  • 11:30ean, kangrejo lehiaketa ospatuko da.
  • 12:30ean, Meza eskainiko da.
  • 13:00etan, txalaparta eta dantzak izango dira.
  • 14:30ean, bazkaria egingo da.
  • 17:00etan, bolo txapelketa eta ziklo-krosa ospatuko dira. Horiek bukatzean, herri jokoak. egingo dira. Goizeko 9:15ean bizikletak Asentziora traktorean igotzeko aukera izango da.

Bestalde, Asentzioko iturrira ura eramateko lanak amaitu berri dira. Aspaldian ur gabe egon da iturria, eta orain, Urkulutik datorren ur edangarria jarri da. Horrek, 6.000 € baino gehiagoko gastua ekarri dio Elgetako Udalari.