Idatzi ereduak euskaraz
Eguneroko bizimoduan euskaraz idazten duten herritarrei laguntzeko asmoz, Debagoieneko udalek "Idatziak" liburu praktikoa argitaratu zuten joan den martxoan. Liburuak hainbat idatzi eredu biltzen ditu: gomitak, zorion agurrak, doluminak, eskolako oharrak, erreklamazioak eta etxe atariko auzokideen komunitateen idatziak, besteak beste.
Ekimenak arrakasta handia izan du Debagoienean. Izan ere, lehenengo edizioa ia agorturik dago, 10.650 ale hain justu. Hori dela eta, Debagoieneko udalek beste 4.000 ale argitaratzeko asmoa dute eta, orain arte bezala, herritarrek doan jaso ahal izango dute.
Debagoienetik kanpo ere liburua bidaltzeko eskatu dute bai norbanakoek bai erakundeek ere (udalek, euskaltegiek, berritze guneek...). Hori dela eta, laster Euskal Herri osoan eskuratu ahal izango da, orain gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar argitaletxearekin izandako harremanei esker.
Hona hemen Idatziak liburua.