"Idatziak" izeneko liburuxka doan udaletxean

2003-04-09T09:58:00+02:00 2003-04-09T09:58:00+02:00 2003-04-09T09:58:00+02:00
Orain dela gutxi aurkeztutako "Idatziak" izeneko liburua egunero erabiltzen ditugun idatzien ereduak eskaintzen ditu. Beraz praktikotasun handikoa da. Orain udaletxean debalde jaso dezakezu.

Liburuan hainbat idatzi euskaraz egiteko ereduak agertzen dira, esate baterako:

  • Gonbidapenak.
  • Erreklamazioak.
  • Agurrak.
  • Gutunak.
  • Etxe atariko komunitateen idatziak.
  • Doluminak emateko idatziak.
  • Udalarekiko harremanetan herritarrek erabili behar izaten dituzten idatziak...

Liburua ez da batere teorikoa, alderantziz, oso praktikoa, eta idatzi bakoitzaren adibideak jartzen dira gero bakoitzak bere beharren arabera moldatzeko.

Liburua jaso gura baduzue, besterik gabe udaletxera joan eta eskatu.