Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak

2004-10-05T15:30:00+02:00 2004-10-05T15:30:00+02:00 2004-10-05T15:30:00+02:00
Debagoieneko Udalek, Mankomunitatearekin batera, Idatziak sortako bigarren liburuxka kaleratu dugu: Idatziak, etxejabeen komunitateetako agiriak. Webgune honetan dituzue oso-osorik etxejabeen komunitateetako idatzi ereduak.

Liburuxka hau da Idatziak sortako bigarren idatzi bilduma. Iaz Idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak... liburuxka argitaratu genuen. Aurten, berriz, etxejabeen komunitateetako agirien bilduma kaleratu dugu.

Bi liburuok helburu bera dute: euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzea, eta hartarako idatzi ereduak eskaini ditugu. Izan ere, geroago eta gehiago zarete euskara normal erabiltzeko ahaleginetan ari zaretenok.

Guztia ahalik eta modurik errazenean azaltzen saiatu gara, zuentzat eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarria izan dadin.

Webgunean, PDF eta RTF formatuetan

Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak liburuxka webgune honetan kontsultatu dezakezu. Eta nahi izanez gero, pdf formatuan edo dokumentu moduan jaitsi dezakezu zure ordenagailura.