Gai hau aztertzeko, herritarren foro bat sortu zen joan den udazkenean, eta hainbat bilera eman ditu auzia eztabaidatzen. Foroak adostutako proposamena da Udalbatzak ontzat eman zuena, ezer aldatu gabe.
Arautegi berriak oinezkoentzat izendatzen ditu Salbador, Lasao, San Roke eta Maala kaleak, hala nola Espaloia kafe antzokiko bidea eta plazatxoa, eta gune horietan ibilgailuen erabilera mugatzen du.
Arautegia udal web gunean dago ikusgai: http://www.elgeta.org/udala/elgeta-danon-artian/autoen-erabilera-herrian. Bestela, udaletxeko idazkaritzan aztertzeko aukera dago.