Ibilgailuen arautegia oinezkoen kaleetan: aurkezpen ekitaldiko kronika

2009-11-06T15:54:00+01:00 2009-11-06T15:54:00+01:00 2009-11-06T15:54:00+01:00
Joan den eguaztenean, azaroak 4, egin zen oinezkoen kaleetan (Salbador, Lasao, San Roke eta Espaloirako sarrera bidea) ibilgailuen erabilera murrizteko arautegi proposamenaren aurkezpena. Hemen duzue laburpena eta aurrera begira emango diren pausoen berri:

Bertaratutakoak:  hogei lagun pasatxo

Zer egin zen:

  • Elgeta Danon Artian ekimena aurkeztu
  • Arautegi proposamena aurkeztu
  • Bertaratutakoek hainbat kezka, galdera eta ekarpen azaldu zituzten (jasota daude).
  • Hurrengo pausuak zeintzuk izango diren eta ekarpenak nola egin zehaztu zen

Balorazioa:

  • Gaiak interesa piztu du
  • Jarrera orokorra, oinezkoen kaleetan ibilgailuen erabilera murriztearen aldekoa da.
  • Debatean parte hartze handia, kolaborazio giroan, eztabaidarik gabe.
  • Ekarpen guztiak izan dira hobekuntza bat edo beste egiteko (eraikitzaileak)
  • Hitzaldiaren ostean, sei herritar gehiagok bete zuten fitxa gai hau aztertuko duen foroan parte hartzeko.

Bertaratutakoen ekarpen nagusiak:

  • Oker aparkatzeko ohituraren aurrean ere zerbait egin beharra: autobus geralekuetan, Torrealdean, espaloien gainean…
  • Maala kalea ere (elizatik eskolaraino) oinezkoentzako izendatzea, haurrak ibili ohi diren lekua baita.
  • Salbador kalearen atzealdean aparkatzeko ohitura hartu dela, berez bi norantzako kalea bada ere (txandaka pasatu beharra dago).
  • Isunak ezartzeko Udalaren ahalmena, eta nork dauka Udalean isunak jartzeko eskumena.
  • Komeni dela aurre ikustea egoera pertsonal eta familiar zehatzak, bai egunerokoak, bai une zehatz batetan sor daitezkeen premiak, kalea itxita egotea bertako bizilagunentzat arazo bihur ez dadin.

Hurrengo urratsak:

  • Herritarren foroa osatu da, arautegia eta aurkezpen hitzaldian agertutako kezka eta eskaera zehatzak aztertzeko. Puntuz puntu joango da, detaileak lotzen.
  • Ideia guztiak behar ditugu, ekarpen guztiak… emaitza hobea izan dadin.
  • Ekarpenak egiteko moduak:
      •  Idatziz, herritarren buzoian sartuta (udaletxeko sarreran dago jarrita)
      •  E-postaz: danonartian@elgeta.net
      • Aurrez aurre edo telefonoz, dinamizatzailearekin hitz eginda.
      • Foroan parte hartuta (izena eman behar da)

 

 Foroaren 1. bilera: azaroak 18, eguaztena, 19.00etan, udaletxean.