Hondakin handien bilketa egingo da hilaren 5ean

2004-02-03T10:31:00+01:00 2004-02-03T10:31:00+01:00 2004-02-03T10:31:00+01:00
Datorren eguenean, otsailak 5, hondakin handi eta erabilpenik gabekoen bilketa egingo da. Gaueko 20:00etatik 22:00etara bitartean atera beharko dira traste zaharrak.

Hondakin handien bilketa Debagoieneko mankomunitateak kudeatzen du. Eguenero egiten da bilketa hau eta otsailaren 12an izango da hurrengoa.

Hurbilen dagoen zabor-edukiontziaren ondoan utzi behar dira tresna handi hauek. Ongi metatuta eta bide publikoan ahalik eta enbarazurik txikiena egiteko moduan utzi behar dira. Ez utzi trasteak edukiontzian apoiatuta.

Zer biltzen da?

  • Altzariak.

  • Lastaira edo koltxoiak.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, arropa-garbigailuak, etab.).
  • Linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.).