Holokaustoaren biktimak omentzeko nazioarteko eguna dela, Elgetako Udalaren adierazpena

2017-01-27T11:15:00+01:00 2017-01-27T11:15:00+01:00 2017-01-27T11:15:00+01:00
Urtarrilaren 27an 72 urte beteko dira gudaroste gorria Auschwitzen sartu zenetik. Holokaustoark eragindako sarraskien ikur bilakatu da Auschwitz, baina ez zen erailketa gune bakarra izan. Holokaustoaren biktima hauen artean, bi elgetar daude, Tomas Rebollo Echaniz eta Pascual Ascasibar Iriondo. Elgetako Udalak, omenaldia eskainiko die urtarrilaren 27an, 18:00etan plazan.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Giza basakeriarik nagusienetako bat.

 

Nahiz eta Auschwitz gaur egungo aroan izan den giza basakeriarik nagusienaren ikur bilakatu, Holokaustoa bezala ezagutu dena beste esparru alemaniarretan ere hedatua izan zen, eta ez zituzten juduen aurka bakarrik eraiki, nahiz eta zentzu horretan maiz bideratua izan urteroko Urtarrilaren 27an egiten den Holokaustoaren Egun Internazionalean. Nazien aurka borrokatu zuten alemaniar, frantziar, italiar, espainiar, kataluniar eta euskaldun askok ere pairatu zituzten III Reich-ak eragin zuen zoramenak eraiki zituen sarraski esparru guzti haiek.
Mauthausen, Gusen, Dachau, Buchenwald, Ravensbrück (emakumeena)…Eta beste hilketa eta triskantza esparruek ere, Auschwitz berak, edo Bergen Belsen, Flossenbürg, Natzweiler, Neuengamme, Sttuthof, Sachsenhausen, Gross-Rosen, Aurigny, Guernesey, Neu Bremm… ezagutu zituzten espainiar estatutik zetozen errefuxiatu guztietatik 10.000 borrokalari inguruk, frankismoak eragindako sarraskitik ihesi frantziar esparruan sartu ondoren “errefuxiatu gune” iraingarrietan bildua zituztelarik eta geroago, 1940tik aurrera, hilketa esparru horietara eraman. Erdia baino gehiago gune hauetan hil zen.
Gertakizun haietatik 75 urte inguruk aldentzen gaituzte, baina politika faxista, arrazista, klasista, xenofobo eta baztertzaile haietatik ez gaituzte hainbeste urte aldentzen. Are gutxiago, gaur egun hainbat bider errepikatzen, edo elikatzen, edo justifikatzen diren kasuei erreparatuz gero. Batzuk oraindik sarraski haiek ukatzen ari dira, edo txikiagotzen… Nahiz eta 1945tik aurrera hainbat Adierazpen Internazional izan (Giza Eskubideenak, Eskubide Zibil eta Politikoenak, Berdintasunarenak, Herri eta Nazioen Askatasunarenak…), askotan aurkitzen ditugu zenbait kasu intentzio guzti horiek bertan behera uzten dituztenak, sortutako arauak betetzen ez direlako eta inpunitate osoz jarraitzen dutelako.
Hori da, hain zuzen, espainiar estatuan gertatzen dena. Bere administrazio eta gobernu ezberdinek sekula ez dituzte Holokaustoaren biktimak defendatu eta gertatutakoa salatu; barne holokaustoarekin, frankismoarekin, berdin egiten dute, eragindako biktimak babesgabe utziaz, baita ezkutatuaz ere, krimenen erantzuleek inpunitate zitalaren babesarekin bere pribilegioekin eta onurekin jarraitzen duten bitartean. Horren lekuko dugu Estatuaren Fiskaltza Nagusiak duela gutxi hartu duen erabakia, frankismoaren krimenen ikerketa debekatuaz.
Holokaustoaren Nazioarteko Egun honetan nazien aurka borrokatu zuten guztiak omentzea nahi ditugu, 200 bat borrokalari euskaldun. Horien tartean ditugu Tomas Rebollo Etxaniz eta Pascual Ascasibar Iriondo.
Bego gure oroimen eta begirune handiena beraientzat. Faxismoaren aurkako eta Askatasunaren aldeko bere borroka Euskal Herriko Memoria Historikoren atal garrantzitsu bat izango da beti.
Elgetan, 2017ko urtarrilaren 27an