Hitzaldi sorta zabala gaur hasiko den Aste Berdean

2014-06-02T11:36:00+02:00 2014-06-02T11:36:00+02:00 2014-06-02T11:36:00+02:00
Gaurtik, ekainak 2, zapatura bitartean, Aste Berdearen baitan hitzaldiak, balkoi apaintze lehiaketa eta jarduerak egongo dira.

Ekainak 2, astelehena

  • 09:00 Azoka: Balkoi Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aukera izango dute azokan loreak erosteko.

Ekainak 3, martitzena

  • 19:00 Hitzaldia: Ortu publikoak Elgetan, Gure baratzekidea nahi duzu izan? Ekoguneak bultzatzen diharduen Baratze Parke Sareko aurkezpena, udaletxean. Hizlariak: Garikoitz Zubillaga (Alegiko Baratze Parteko baratzekidea), Amalia Virto (Kutxa Ekoguneko Landa Garapeneko teknikaria).

Ekainak 4, eguaztena

  • 19:00 Hitzaldia: Konposta. Arazoak nola ekidin. Lortutako konposta mota eta erabilerak. Udaletxean. Hizlaria: Joseba Sanchez (Vermican). Hitzaldiaren ostean, auzo konpostatze guneen egoeraren azterketa egingo da.

Ekainak 5, eguena

  • 19:00 Hitzaldia: Hondakinek ez dute zertan zabor izan behar, udaletxean. Hizlaria: Mikel Ikatzategi (Gipuzkoako Zero Zabor)

Ekainak 6, barikua

  • 18:30 Plazan: Umeentzako jolasak, Konposta erakusketa, Hondakinek ez dute zertan zabor izan behar erakusketa
  • 19:30 Kontsultaren aldeko ekimena.

Ekainak 7, zapatua

  • 11:00 Domingo Iturbeko konpostatze gunean konposta ateratzea.