Hika ikastaroa

2005-04-29T15:52:00+02:00 2005-04-29T15:52:00+02:00 2005-04-29T15:52:00+02:00
Hika ikastaroa egingo da maiatzaren 17tik ekainaren 16a bitartean, martitzen eta eguenetan. Bi orduko zortzi saio izango dira. Juan Martin Elexpuru izango da irakaslea. Izena emateko azken eguna maiatzaren 11 izango da.

Hika da trataera normalena eta atseginena konfiantza edo lagunarte giroan. Eten barik erabiltzen du jende askok, baina ez eskolan eta ez beste inon erakusten ez denez, forma okerrak bere bidea egiten ari dira. Bestalde, jende asko dago beti zuka egin duena eta hika ere ikasi nahi duena.

Hiketan ziurtasuna hartzea da ikastaroaren helburua. Elgeta aldeko hiketan, jakina.

Iraupena: 16 ordu (2 orduko 8 saio)

Egunak: 2005eko maiatzak 17-ekainak 16, martitzena eta eguena, atsaldeko 8etatik 10etara.

Lekua: kultur etxea

Izena ematea: udaletxean. Azken eguna, maiatzaren 11

Irakaslea: Juan Martin Elexpuru

Prezioa: 10 euro

Gaiak

1.- Hiketaren grazia eta gozamena.

2.- Hiketa zeinekin bai, zeinekin ez. Emakumeekin eta gizonezkoekin zela.

3.- Aditz taulak, oraina eta lehena:

NOR: izan, egon, ibili, etorri, joan

NORK: euki, jakin, eruan, ekarri, erabili, jardun, esan

Hikakoekin batera zukako formak ere (hemengoak) errepasatuko dira.

4.- Erabilera okerrak zuzendu: juatela, jaukaken, jaokelako_

5.- Berbak eta esaerak ikasteko ere aprobetxatuko dira klaseak.

Era guztietako ariketak egingo dira, ahozkoak batez ere, baina idatzizkoak ere bai.

Klasearen lehenengo ordua teorikoagoa izango da (taulak buruz ikasiz) eta bigarrena praktikoagoa.

Berba asko egingo da klasean, beti hika.